2019-02-27 13:55

Izena emateko epea zabalik da! Egitasmoaren helburua gazteak elkarrekin ondo pasatuz sormen artistikoa euskaraz sustatzea da. 5-17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua dago eta izen ematea zabalik da martxoaren 22a arte. Aurten, Izarrak Plazara lehiaketaren 8. edizioa izango da. Ekimena Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara batzordetik sortu zen 2012 urtean, eta gaur egun, Bagera Elkarteak, […]

The post Izarrak Plazara 2019 appeared first on bagera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.