2019-02-25 11:03

Martxoaren 5ean hasiko gara Donostian zehar ibilbideak euskaraz egiten. Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da. Ibilbideak astearte eta ostiraletan egingo ditugu, ordu ta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Hala ere, eguraldiaren arabera malguak izango dira. Ibilbide hauen helburua kirola eginez euskaraz aritzea da.

The post Ibilbideak euskaraz appeared first on bagera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.