2019-02-04 09:35

Donostia hobeto ezagutzeko eta harremanak euskaraz sustatzeko beste proposamen bat egin nahi dizugu: Goizeko ibilaldiak euskaraz. Asmoa, astean bitan (goizez), ordu eta erdiko paseoak emanaz (10 kilometro) taldean euskaraz aritzea da. Parte hartzea doakoa eta irekia izango da eta egunak izena ematen duzuenen artean adostuko dira. Beraz, interesa baduzu eman izena bagera@bagera.eus helbidean edo Bagera […]

The post Ibilbideak Donostiatik euskaraz appeared first on bagera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.