2019-03-28 09:19

Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 29tik ekainaren 17ra arte izango da (astelehenetan 18:00etatik 19:30era). Orotara 8 saio. Beste modu bat euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko, animatu eta parte hartu! Izen ematea: bagera@bagera.eus / 943005074 Izen emate epea: apirilaren 28ra arte Ikastaroaren prezioa: 20 euro […]

The post Helduentzako antzerki ikastaroa appeared first on bagera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.