2026-02-23 13:53

Badator 24. Korrika! Aurtengo edizioa Zuberoan hasiko da, Atharratzen, eta Bageratik une hunkigarri hori bertatik bertara bizitzeko plan borobila prestatu dugu. Martxoaren 19an Donostiatik Atharratzera joateko autobusa antolatu dugu, euskararen aldeko lehen urratsak euskaltzale giro ezin hobean eta elkarrekin emateko.

BIDAIAREN XEHETASUNAK:

  • Eguna: Martxoak 19, osteguna.

  • Irteera: 09:00etan Donostiatik (Argentinar Errepublika kalean, Victoria Eugenia Antzokiaren parean).

  • Itzulera: 18:30ean abiatuko gara Atharratzetik bueltan.

  • Prezioa: 15€ pertsonako.

Izen-ematea zabalik!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...