2018-03-21 11:16

Bagera Elkarteak gai-jartzaile ikastaroa antolatu du. Helburua Donostian bertsolaritza-kultura sustatzea da; gai-jartzaile aritzeko gutxieneko irizpideak dituzten pertsonen multzoa handitzea eta erraztasunak sortzea formatu txikiko bertso-saioak ugaritzeko. Gai-jartzailetza eta aurkezletza, gaur egun, bertsogintzaren adar garrantzitsu bezain interesgarrietako bat dira, eta bertsozaleei aukera ematen die bertsoa hurbiletik gozatzeko. Ikastaro honek gai-jartzailetzaren barrunbeetan arakatu nahi du, modu teoriko […]

The post Gai-jartzaile ikastaroa Bageran appeared first on bagera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.