2018-09-18 16:41

Adi, irailaren 20an zabalduko da herritar ororentzat, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dugun ariketa sozialerako, Euskaraldirako, izen emateko epea. 11 egunez euskaraz hitz egin, entzun, aritu, eta euskaraz bizitzeko ekimena. Ahobizi eta belarriprestak izango dira protagonistak. Zuk nola hartuko duzu parte? Izen ematea beharrezkoa da eta Donostian hiru aukeren bidez egin ahal izango da: auzoetan […]

The post Euskaraldian parte hartzeko prest? appeared first on bagera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.