2026-01-16 12:58

Euskararen normalizazio prozesuan azken hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugun arren, euskara eta euskal hiztunen komunitatea «larrialdi egoeran» dela ohartarazi dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek. Testuinguru horretan, «Euskara biharretik biharrera: erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak» jardunaldiek gogoeta eta eztabaidarako gune izango dira, ikuspegi akademikoa, profesionala eta komunitarioa uztartuz.


Jardunaldi hauen bidez, euskararen erabileran, transmisioan, prestigioan eta politika linguistikoan gertatzen ari diren aldaketak aztertuko ditugu, baita teknologia berriek eta globalizazioak hizkuntzaren etorkizunean duten eragina ere. Euskararen normalizazioan lanean ari diren eragile, aditu eta herritarrak elkartuta, jardunaldi hauek aukera paregabea izango dira norabide berriak marrazteko, erronkei aurre egiteko eta euskararen etorkizuna irudikatzeko.


ORDUTEGIA
9:30 Harrera eta sarrera
10:00  «Esnatu ala Hil» liburuaren aurkezpena Garikoitz Goikoetxearen eskutik.
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua: Haritz Azurmendi, Eider Saragueta eta Garikoitz Goikoetxea.
13:00-13:30 Amaiera

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...