2017-11-16 12:40

Azaroaren 21ean, 19:00etan, Koldo Zuazok euskalkiak.eus webgunea aurkeztuko du Arantza Floresekin batera San Telmo Museoan. Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak urteak eta urteak daramatza euskara eta euskalkiak ikertzen eta orain bere lanaren emaitza interneten, www.euskalkiak.eus sortu berrian ikus dezakegu. Webgunean urte askoan han eta hemen jasotako adibideak eta informazioa, egin diren ikerketak eta horien ondorioak ikus […]

euskalkiak.eus webgunearen aurkezpena bidalketa lehenengo bagera-(e)n agertu zen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.