2020-11-30 10:54

Guraso eta euskaltzale talde batek kanpaina abiatu dugu Disneyk bere produktuak eta, bereziki, Disney+ plataforma, euskaraz eskaini dezan lortzeko.

Enekantak eta Pirritx eta Porrotxez gain Euskal Herriko haurrek Frozen, Ice Age, Star Wars eta abar ikusten dituzte. Disney multinazionalak eta bere menpeko Pixar, Marvel eta abarrek sorturiko filmak eta telesailak espainolez edo frantsesez bakarrik daude. Katalunian duela hilabete lortu zuten Disney+ plataforma digitala katalanez ere egotea, sinadura bilketa bat tarteko. Pentsatu dugu euskaldunok ere aukera hori izan dezagun mugitzeko ordua dela.

Bi gauza eskatu nahi dizkizuegu:

  1. Kanpainari atxikimendua emateko, azpiko botoian klik eginez
  2. Zuen inguruan, ikastetxean, gurasoen whatsapp taldeetan, kuadrillan, familian, herriko euskalgintzan eta ahal duzuen gune gehienetan ekimen honen berri zabaltzeko.

Hemen sinatu

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.