2026-05-13 11:54

Bageran euskararen nondik norakoak eta gure hiriaren hizkuntza-historia ezagutarazten jarraitzen dugu, eta horretarako, bisita gidatuak egiteko gida berri baten beharra dugu.

Hau da bilatzen dugun profila:

  • Komunikatzailea: Jende aurrean aritzeko eta mezuak argi helarazteko ahalmena duena.

  • Istorio-kontalaria: Datuak emateaz haratago, bisitarien arreta bereganatzeko eta istorioak harrapatzeko moduan kontatzeko grina duena.

  • Euskaltzalea: Euskararen ibilbidea eta gakoak azaltzeko gogoa duena.

  • Euskalduna: Ezinbesteko baldintza da euskara ondo jakitea eta menderatzea.

Zure burua deskribapen honetan ikusten baduzu eta gure lantaldearekin bat egin nahi baduzu, pausoa emateko garaia da. Idatzi edo deitu Bagerara, edota zuzenean bete ezazu albiste honen azpian aurkituko duzun izen-emate galdetegia. Zure zain gaude!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...