2025-11-19 11:29

Iazko arrakastaren ondoren, iritsi da Bagerakideen II. Afaria. Aurten ere elkartzeko, ondo pasatzeko eta gure komunitatea ospatzeko aitzakia ezin hobea dugu.

Hitzordua abenduaren 12an izango da, Parte Zaharreko Kresala Elkartean. Gaualdi berezia prestatu dugu, hiru osagai nagusirekin:

  • 🏆 Bagera Saria: Aurten ere, euskalgintzan lan eskerga egiten duen norbanako edo erakunde bati gure esker ona adieraziko diogu sari honen bidez.

  • 🍲 Afaria: Sabela betetzeko eta mahai inguruan kontu-kontari aritzeko aukera.

  • 🎶 Kantu-saioa: Gauari amaiera ezin hobea emateko, Kantua eta Zikina kantujirako lagunek girotuko dute postrea, denok elkarrekin kanta dezagun.

Ez ezazu galdu Bagerakideekin elkartzeko aukera hau!

Xehetasunak:

  • 📅 Data: Abenduak 12, osteguna.

  • 📍 Lekua: Kresala Elkartea (Donostia).

  • 💶 Prezioa: 20€

Zatoz gurekin topa egitera!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...