2021-01-18 08:23

Urtarrilaren 19an hasiko da Atzean Zuloaren  laugarren denboraldia. Martxoaren 12a  bitartean, ostiralero esketx bat zabalduko dugu sare sozialetan (twitter, facebook, youtube eta telegram kanala). Orotara 8 esketx izango dira eta aurreko denboraldietan bezala, Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua izango dira aktoreak.

Atzean Zuloa 2018an, Bagera Elkarteak Hiru Damatxorekin batera  sortutako proiektua da. Helburu nagusia gazteen interesa piztea da, zirikatzaileak diren ikus-entzunezko pilulen bitartez. Hauetan, umoretik erreparatu diegu gaur egungo euskaldunon herrenei. Besteak beste, sukaldea deskubritu duen gizona, horoskopoaren argiak itsututako gaztea, konfinamenduari iskin egiteko formula guztiak dakizkien pertsona... izango ditugu protagonista.

Aurtengo berrikuntza

Denboraldi berriarekin batera, orain arteko esketx guztiak bilduko dituen webgune berria argitaratu dugu: www.atzeanzuloa.eus

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.