ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskal Herriko erakunde internazionalista
2021-03-30 12:30

(abajo en castellano)

?

Martxoaren 30ean, Palestinar Lurraren eguna ospatzen da. 1976ko egun berean, herri palestinarrak greba orokorrerako deia egin zuen Israelgo okupazio-indarren palestinar lurren etengabeko lapurretaren aurka protesta egiteko. Zazpi gazte palestinar hil zituzten.

?

Lurren okupazioaren eta garbiketa etnikoari esker sortu zenetik, Estatu sionistak ez dio kolonizazio-proiektuari uko egin. Lurraren Eguneko sarraskitik 45 urtera, Israelek Palestinako lurrak okupatzen jarraitzen du, palestinarrak beren lurretatik kanporatzen jarraitzen du, beren etxebizitzak eta bizibideak suntsitzen jarraitzen du, eta koloniak eta azpiegitura berriak eraikitzen jarraitzen du, hala nola, apartheidaren harresia, chekpointak edo kolonientzako garraio-sareak. Horiek, palestinarren mugimendu-askatasuna mugatzeaz gain, lurren konfiskazioa eta okupazioa areagotzen dute. Horren adibide da Jerusalemgo Tranbiaren proiektua, CAF euskal enpresaren parte hartzearekin, Jerusalem ekialdeko asentamendu israeldarrei zerbitzua emango diena.

?

Eta orduztik, 1976an bezala, herri palestinarrak etengabe egin dio proiektu kolonizatzaileari aurre, antolakuntzaz eta borrokaz, beren lurra defendatzeko, errefuxiatuak jatorrizko herri eta hirietara itzultzeko eta autodeterminazioa eskubidearen alde eginez. Euren lurretan aske bizitzeko borrokatuz. Kolonizazio bortitzenetako baten eta eskualdeko esku-hartze inperialisten aurkako etengabeko erresistentziaren adibide bihurtu da herri palestinarra. Horren adibide dira Jerusalengo Sheikh Jarrah auzoko bizilagunak, 1972a geroztik euren etxeetatik kanporatu eta horien gainean kolonia bat eraikitzeko planari aurre egiten diotenak. Datorren maiatzean, egunero kolonoen erasoei eta jazarpenei aurre egiten dieten 550 palestinar kanporatze arriskuan izango dira beste behin, Israelgo auzitegi baten epai batek aginduta.

?

Hala ere, gogoan izan behar dugu, okupazio eta kolonizazio sionistaren proiektua ezingo litzatekeela mantendu nazioarteko aktore askoren konplizitaterik gabe. Balfourren adierazpena, NBEren partizio-plana, Trump-ek eta Netanyahu-k joan den urtearen hasieran aurkeztutako ?€œMendeko Akordioa?€, Arabiar Emirerri Batuekin, Bahréinekin, Sudanekin edo Marokorekin egindako normalizazio-akordioak... Potentzia kolonial eta inperialista hauei, Palestinako lurraren gainean inolako eskubiderik ez badute ere, palestinarren patuari buruzko erabakiak hartzeko eskumena eman zaie, lurrak okupatzeko proiektu sionista legitimatuz eta babestuz. Normalizazio-akordio horiek estatu kolonial eta kriminal batekiko harremanak ohikotzat, onuragarritzat eta are, beharrezko gisa aurkezten saiatzen dira. Hori berresten duen azken gertakaria, propaganda-kanpaina hutsa den txertaketa-kanpaina da. Kanpaina horrek Israel herrialde aitzindari gisa aurkeztu du, herritar palestinarrak eskubiderik gabeko bizi-baldintzen eta apartheid sanitarioaren mende jarraitzen duten bitartean, txertoak ?€œisraeldar hiritarrei?€ bakarrik eman baitzaizkie. Ez da kasualitatea hilabete honen hasieran Al Bireh hirian palestinarrei osasun-zerbitzuak ematen dizkien Osasun Lan Batzordeen egoitzan indarrez sartu eta berau suntsitu izanak oihartzun bera eduki ez izana.

?

Negoziazio-bira etengabeek eta Osloko Akordioen ondorio den bake-prozesuak ez dute Israelek okupazio, kolonizazio, garbiketa etniko eta apartheid-proiektuarekin jarraitzea eragotzi. Are gehiago, hura ezkutatzeko balio izan dute, bai eta herri palestinarretik horren guztiaren aurkako edozein erresistentzia deslegitimatu, mugatu eta jazartzeko ere balio izan dute. Ondorio nagusietako bat Israelgo Estatuaren normalizazioa izan da. Erabateko zigorgabetasuna izateaz gain, AEBak bezalako potentzia inperialistekin harreman pribilegiatuak ditu bai eta Europar Batasuna bezalako erakundeekin ere.

?


Asko dira Euskal Herritik palestinar herriari elkartasuna adierazteko egiten ari diren ekintzak, brigadak, hitzaldi informatiboak, mobilizazioak... Eta, palestinarrek beraiek behin baino gehiagotan eskatu diguten bezala, Euskal Herrian sionismoaren konplizitate ororekin amaitzeko jardunean jarraitzen dugu. Tamalez, ez dira gutxi Euskal Herrian ditugun adibideak. Israeldarren ordezkariak euskal erakundeetan hartzea, enpresa israeldarren eta euskal enpresen arteko harreman ekonomikoak bultzatzea, Bizkaiko Batzarrak SOSA enpresa israeldarrarekin akordioa erdiestea, Israelekin harremanak normalizatzea, teknologiaren alorrean ereduzko Estatu gisa aurkeztuz, edo CAFen parte hartzea Jerusalemgo tranbian, Eusko Jaurlaritza akziodunetako bat izanda.

?

Horregatik guztiagatik, Lurraren egunean, berriro esan nahi dugu palestinarrei eta palestinarrei soilik dagokiela beren lurraren eta herriaren etorkizuna erabakitzea. Egunerokotasunean antolatzen ari direnei? eta mundu osoari bizitza eta erresistentzia lezioa ematen ari direnei bakarrik dagokie beren orainari eta etorkizunari buruzko erabakiak hartzea. Internazionalista gisa, herri palestinarrarekiko gure elkartasuna berretsi nahi dugu eta Euskal Herrian proiektu sionistarekin egon daitezkeen konplizitate ororen aurka egiten jarraitzeko konpromisoan berresten gara. Zentzu horretan, eta bukatzeko, CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utzi dezan eskatzen duen kanpainari babesa adierazi nahi diogu, palestinar lurren anexio eta okupazioan parte hartu ez dezan..

?

Gora Palestina askatuta!

?

?

El 30 de marzo, se conmemora el día de la tierra palestina. En este mismo día del año 1976, el pueblo palestino convocó una huelga general en protesta por el continuo robo de tierras palestinas por parte de las fuerzas de ocupación israelíes en la que fueron asesinados siete jóvenes palestinos.

?

Desde su creación, por medio de la ocupación de tierras y la limpieza étnica, el estado sionista no ha cesado en su proyecto colonizador. 45 años después de la matanza del día de la tierra, Israel continúa ocupando territorios palestinos, expulsando a la población palestina de sus tierras, destruyendo sus viviendas y sus medios de vida, y construyendo nuevas colonias e infraestructuras como el muro del apartheid, chekpoints, o redes de trasporte para las colonias, que, además de limitar la libertad de movimiento del pueblo palestino, supone de nuevo la confiscación y ocupación de sus tierras. Un ejemplo de ello es el proyecto de Tranvía de Jerusalén, que da servicio a colonias israelíes en Jerusalén Este, en el que está participando la empresa vasca CAF.

?

Y desde entonces, igual que en el 1976, el pueblo palestino no ha dejado de organizarse y resistir al proyecto colonizador sionista luchando en defensa de su tierra, la vuelta de las refugiadas a sus pueblos y ciudades de origen y la autodeterminación. Luchando por vivir libres en su propia tierra. Se ha convertido en un ejemplo de resistencia continua contra una de las colonizaciones más brutales y contra las intervenciones imperialistas en la región. Un ejemplo son las y los residentes del barrio de Sheikh Jarrah en Jerusalén, que desde? 1972 resisten el plan israelí de expulsarles y construir una colonia sobre sus casas. El próximo mayo 550 palestinas, que resisten a diario incursiones y acosos por parte de colonos, se enfrentan de nuevo a ser expulsadas por una sentencia de un tribunal israelí.

?

El proyecto de ocupación y colonización sionista no podría mantenerse sin la complicidad de numerosos actores a nivel internacional. Desde la declaración de Balfour, el plan de partición de la ONU, el ?€œAcuerdo del Siglo?€ presentado por Trump y Netanyahu a principios del año pasado, y los posteriores acuerdos de normalización con Emiratos ?rabes Unidos, Bahréin, Sudan o Marruecos, potencias coloniales e imperialistas, con ningún derecho sobre la tierra palestina, se han atribuido la potestad de decidir sobre el destino de los palestinos y las palestinas, legitimando y apoyando el proyecto sionista de ocupación de tierras. Estos acuerdos de normalización tratan de presentar como corrientes, beneficiosas, e incluso, necesarias, las relaciones con un estado colonial y criminal. Un último episodio de esto ha sido la campaña propagandística que ha presentado a Israel como un país líder en la campaña de vacunación, mientras somete a la población palestina a condiciones de vida inhumanas? y a un apartheid sanitario, ya que las vacunas sólo se han proporcionado a la ?€œciudadanía israelí?€. No es casual que la noticia del allanamiento y destrucción de la sede de los Comités de Trabajo de Salud, organización que provee servicios de salud a la población palestina, en la ciudad de Al Bireh a principios de este mes, no haya contando con la misma repercusión. ?

?

Las continuas rondas de negociaciones y el proceso de paz derivado de los Acuerdos de Oslo no solo no han evitado que Israel continúe con su proyecto de ocupación, colonización, limpieza étnica y apartheid, sino que han servido para ocultarlo, y para deslegitimar, limitar y perseguir cualquier tipo de resistencia desde el pueblo palestino frente a todo esto. Uno de sus principales efectos ha sido? la normalización del Estado de Israel, que cuenta con una completa impunidad y disfruta de relaciones privilegiadas con potencias imperialistas como los Estados Unidos e instituciones como la Unión Europea.

?

Son muchas las acciones que se están llevando a cabo desde desde EH en solidaridad con el pueblo palestino, brigadas, charlas informativas, movilizaciones?€? Y, tal y como las propias palestinas nos han demandado en varias ocasiones, actuar para acabar con las complicidades y apoyos del sionismo en EH que, lamentablemente, tenemos bastantes ejemplos. Desde la recepción de representantes israelíes en las instituciones vascas, al impulso de relaciones económicas entre empresas israelíes y vascas, con el acuerdo de Juntas de Bizkaia con la empresa israelí SOSA, la normalización de relaciones con Israel, presentándolo como un estado modelo en el campo de la tecnología, o la participación de CAF, empresa de la que el Gobierno Vasco es accionista, en el tranvía de Jerusalén.

?

Por todo esto, en el día de la tierra, queremos reiterar que es a las palestinas y los palestinos a quienes les corresponde decidir sobre el futuro de su tierra y de su pueblo. Sólo a quienes se están organizando día a día y dando una lección al mundo de vida y resistencia les corresponde decidir sobre su presente y su futuro. Como internacionalistas queremos reiterar nuestra solidaridad con el pueblo palestino y nuestro compromiso para poner fin a las complicidades que desde EH se dan con el proyecto sionista en todos los ámbitos. En este caso, queremos reiterar nuestro apoyo a la campana para que CAF deje el Proyecto del tranvía de Jerusalén y no participe en la ocupación y anexión de territorios palestino.

?

Gora Palestina askatuta!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.