2018-03-06 17:12

Martxoaren 8an Emakumeok Planto egingo dugu, Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez. Lau eremutan egingo dugu planto emakumeok: enplegua, zaintza, ikasketak eta kontsumoa.

Nola eramango dugu eremu bakoitzean praktikara plantoa? Tokian tokiko praktikak bildu nahi ditugu, lehen aldiz izanik eta kolektibo bakoitzaren errealitatea era batekoa, plantoa egiteko hamaika modu egongo baitira.

Bidali e-posta honetara (feminismoa@argia.eus) plantoa nola egingo duzuen zuen enpresan, ikastetxean, elkartean, herrian, kolektiboan… eta adibide adierazgarrienak Argian egingo ditugu publiko.

Greba ez egiteko presiorik edo mehatxurik jaso baduzue ere, bidali testigantza. Informazioa kontrastatuko dugu, eta arduraz, salatu.

Denon artean M8ko grebaren berri emango dugu!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.