2018-10-03 17:20

Aldizkarian lan egiteko, bertan maketak diseinatu, edukiak maketatzeko eta sor litezkeen diseinu lanak egiteko pertsona bat bilatzen ari gara ARGIAn.

Egun osoko lana izango da, Lasarte-Oriako egoitzan egitekoa.

In Design erabiltzen jakitea ezinbestekoa da. Kazetaritzan edo publikazioetan esperientzia aintzat hartuko dugu.

Interesa duenak bidali ditzala bere curriculuma eta orain arte egin dituen diseinu lanen bilduma helbide honetara : curriculumak@argia.eus urriak 9 baino lehen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.