2020-02-21 11:39

 

Langileak hitzarmena eskuan dutela, garaipena ospatzen. Argazkia: ELA.

“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu dugu 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu genuenetik. Otsailaren hondarrean eta martxoan Mundakan eta Altzon aurkeztuko dute liburua Onintza Irureta Azkune egileak eta Aitziber Aranberri Gipuzkoako egoitzetako langile eta grebalariak.

ARGIAk Manu Robles Arangiz Fundazioarekin elkarlanean argitaratutako liburua Bilbon, Iruñean, Donostian, Baionan, Durangon, Zumaian, Azpeitian eta Lekunberrin aurkeztu dugu urtebeteko epean. Liburuak gaztelaniarako (“No eran trabajadoras, solo mujeres”, itzultzailea Maria Colera, argitaletxea Manu Robles Arangiz Fundazioa) eta katalanerako (“El verd és el nou lila”, itzultzailea Oriol Valls, argitaletxea Tigre de paper) itzulpenak ere baditu.

“Berdea da more berria” liburuaren aurkezpenetan, egileaz gain, Aitziber Aranberrik bere testigantza emango du. Aranberri Gipuzkoako egoitzetako sektoreko langilea da eta 200dik gora egun daramatza greban.

 

Hurrengo aurkezpenak:

Mundaka, otsailak 28, 18:00etan, Udal liburutegian.

Altzo, martxoak 14, 17:00etan, Batzarremuñon.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.