2020-01-16 12:09

 

ELAko ordezkari sindikalak hitzarmena sinatu duten dokumentua eskuetan dutela. 378 eguneko greba amaitu da. Argazkia: ELAren artxiboa.

“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua otsailean aurkeztu genuen ARGIAk eta Manu Robles Arangiz Fundazioak elkarlanean. Onintza Irureta Azkune ARGIAko kazetariak Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen 378 eguneko borroka sindikal eta feminista kontatu du. Liburuak gaztelaniarako eta katalanerako itzulpenak ditu.

Zumaian eta Larraunen liburuaren egileak eta orain greban dauden sektore bereko Gipuzkoako langile batek hitz egingo dute:

Urtarrilak 21 (asteartea): Zumaian, Alondegian, 18:30ean.

Urtarrilak 24 (ostirala): Larraunen, Printza gunean, 19:00etan.

Liburuaz informazio gehiago duzu lotura honetan.

Liburua erosi nahi baduzu Argiaren Azokan daukazu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.