2019-01-07 11:51

Hainbat hilabetez lanean aritu ostean, bihar, urtarrilak 8, ARGIAren irudi berria estreinatuko dugu.

1919-2019 mendeurrena baliatuz, aldizkariaren diseinuari ere buelta bat eman nahi izan diogu. Asteazkenetik aurrera iritsiko dira aldizkariak komunitateko kideen etxeetara eta kioskoetara. Irrikitan gaude jakiteko aldaketaz zer iritzi duzuen.

Urteko lehen zenbakia bihar aterako da inprentatik. Zenbaki berezia izango da, bikoitza izango da, 100 orrikoa. Ahal izan dugun elkarrizketa, erreportaje eta artikulurik interesgarrienak bildu ditugu bertan.

Aldizkaria etxean jaso nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, garaiz zaude. Bultza kazetaritza independentea eta egin zaitez ARGIAkoa. Bihar arte!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.