2019-01-21 07:36

[Koldo Izagirre] Komentu bat Lekarozen, kaputxino gazte multzoa euskaldun jendearen kantuak eta erran zaharrak biltzeko gogotan, herri musikari apaindura kultua emateko asmotan… Lehengaia eskura zeukaten baztandarren ahoan. Uztak ondorio zekarren komentua lantegi bilakatzea: gure kulturaren gotorleku txiki bat Lekarozen. Nafarroa eta bere harroa.

Zerua, elizen kupulen kupula unibertsala, euskarri teologikoa, gizakiaren azken esperantza eta munduosteko sagastia. Argia, gizakien gauzak biluzten dituen indarra. Zerua eta Argia, binomio zenitala gordintasuna barreiatzen munduko zokoetan egia eta gezurra bereizi nahian.

Argitan bizi, heriotza gainditu, herri gisa iraun, fedea kakoan eskegi, hizkera bat sortu… Historia konplexu eta aberats batek, gure kazetaritzaren ibili apal eta ausartak erdietsi du XXI. mendean Zeruko Argia aipaturik edo entzunik edo irakurririk Jainkoarekiko eta are Elizarekiko lotura egin ez dezagun, eta bai agerkari historiko batekin.

Munduko bazter guztietan zebiltzan gure misiolariak zirela Euskal Herriaren enbaxadoreak, esan zuen Telesforo Monzonek. Alabaina, mundukoa ez zen heldu zerutik, ilunpea ulertzeko ausartu genituen hitz zikinetarik baino.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.