2019-10-13 12:43

[Koldo Izagirre] Kanpo Arazoetako Ministerioko gabinetean hartu zuten 1960an Marcelino Oreja Agirre: bere promozioko lehena izan zen zuzenbide ikasketetan. Frankismoaren kupularaino iritsi zen 1971n, Mugimenduaren Kontseilu Nazionaleko kide gisa. Aldi berean, demokrata kristauen arteko azaldu zen Ya egunkariko artikuluetan: tolerantzia, zabaldura, parlamentarismoa, koroa. Estatuaren zerbitzuko beti. Erregeak izendatutako senadorea. Atzerri Aferetako Ministroa, 1978an. Atzerriko aferen arduradunak, bistan da, hegazkinetan bizi behar: Marcelino Orejak “Gibraltarren deskolonizazioaz” jardun zuen bere homologoarekin Londresen, eta handik Parisera eginda “dosier bikain bat” atera zuen mahaira, euskal errefuxiatuek ETArekin zeuzkaten harremanak erakusteko. Neurriak adostu zituzten. Handik hilabetera, 1979ko urtarrilaren 30ean, Valery Giscard d’Estaing-en gobernuak zazpi euskal gaizkile politiko entregatu zizkion, estraditatu, Espainiari.

Mahai inguruetan, hitzaldietan, Marcelino Orejak berak aitortu izan du frankismotik demokraziarako bidea, Transizio loriosa, lehenago ulertu eta onartu zela atzerriko estatuetan Espainian bertan baino. Nazioarteko Aferen Zubia izenda genezake noski Bixente Ameztoiren azal hau.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.