2018-04-04 13:10

 

Komunitateari beste informazio iturri bat eman eta sare sozial libre eta banatuen alde urrats bat emateko asmoz, Mastodonen kontua sortu dugu. Helbide honetan aurki daiteke: https://mastodon.social/@argia

 

 

Zer da Mastodon?

Mastodon microblogging sare sozial libre eta banatu bat da. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

  • Multinazional bilakatuak diren sare sozial nagusienek ez bezala, Mastodonek ez dauka enpresa handirik atzean.
  • Banatua da. Twitter, Facebook, Instagram… zentralizatuak dira baina Mastodonen federatutako hainbat instantzia daude. Ezagunena mastodon.social da baina software librea denez nahi duenak bere instantzia propioa sortu dezake. Horri esker elkar konektatutako komunitate asko daude, adibidez, katalan hiztunek sortutako mastodont.cat.
  • Webean, GNU/Linuxen, Windowsen, OS Xen, Androiden, iOSen… erabil daiteke. Hemen klikatuta bezeroen zerrenda aurki dezakezu.

Mastodoni buruz gehiago jakin nahi baduzu Dabid Martinezek idatzitako “Sare sozial banatuak: ikasi Mastodon kontua sortzen eta kudeatzen” artikulua gomendatzen dizugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.