Ostiral arratsaldetik arazo teknikoak izaten ari gara buletinak bidaltzeko orduan Microsoft-enak diren email zerbitzuekin: hotmail, outlook eta live.
ARGIAk milaka newsletter bidaltzen ditu egunero email bidez (hemen dituzue eskaintzen ditugun e-posta zerbitzuak) eta oraindik argitu ez dugun arrazoiren batengatik, Microsoft-ek blokeatu egin ditu ARGIAtik bidaltzen ditugun e-postak. Horregatik, zerbitzu hauek erabiltzen dituzten ARGIAko kideek ez dituzte ostiraletik e-postan gure buletinak jaso.
ARGIAren informatika saila arazoa konpontzen saiatzen ari da buru belarri.
The post Arazo teknikoak Microsoften email zerbitzuekin appeared first on ARGIAren barrenak.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.