2019-11-29 08:57

ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia adostu genuen 2013an. Ordutik egutegi propioari jarraiki, abenduaren 6an –Espainiako Konstituzioaren omenezko eguna– lanean aritu gara eta horren partez abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, gure jai ofizial bihurtu. Beraz, aurtengoan, abenduaren 2a astelehena denez, zubi egin eta abenduaren 4an, asteazkenarekin, itzuliko gara indarrak batuta, urteko azken txanparako.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.