2019-07-08 07:38

[Koldo Izagirre]

gurpil gabeko tranbia
hamar zorriren habia
itzali argia, itzali argia
argi hau ez da garbia

oso beharrez erditsu
zoro batzuen zerbitzu
itzali argia, itzali argia
ergel baino hobe itsu

marmarra plaza erdian
marmarra kafetegian
itzali argia, itzali argia
min ematen du begian

kulturetxean bi zozo
papera letzen inozo
itzali argia, itzali argia
hobe ilunpean gozo

zenbat idatz zenbat aditz
zuzen guti makur anitz
itzali argia, itzali argia
kaltegarria da hagitz

eusko fedean adorez
baratzea babalorez
itzali argia, itzali argia
itzali argia faborez

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Kazetaritza independentea egiten dugu. Txikitik eragiten.