2021-02-01 10:09

UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak, euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin (azentua, intonazioa, euskal doinua...) esperimentatzeko laborategia jarriko dute martxan. Saioak aurrez aurrekoak izango dira Oihaneder-en eta izena emateko epea dagoeneko irekita dago hemen; martxoaren 12ra arte.

Egitaraua: 

  • Mahaingurua (otsailak 24). Euskara lanabes duten hiru profesionalen hausnarketak entzungo ditugu: Ilaski Serrano, Franck Dolosor eta Edurne Azkarate.
  • Hiru saio trinko larunbat goizetan (martxoak 13 /27 eta apirilak 17):
    • Lehenik gaiari lotutako adituen ekarpena jasoko da: Lourdes Oñederra, Oroitz Jauregi, Kike Amonarriz eta Julia Marin;
    • Ondoren esperimentatzeari ekingo zaio laborategian: bideratzaile izango ditugu Imanol Miranda, Jon Sanchez eta Alba Fernandez.

Laguntzaileak: AEK eta IKA euskaltegiak

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.