2020-05-14 11:47

Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia.

AEKren webgunean nahiz AEKren edozein euskaltegietan* egin daiteke. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000

*Aurrematrikula online egiteko aukeraz gain, eta konfinamendutik ateratzeko prozesuaren bilakaeraren arabera, laster jakinaraziko dugu aurrematrikulak euskaltegian bertan egiteko epealdia.

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.