2020-05-27 10:25

Aurten ere, udako ikastaroak egongo dira. Hori dela eta, “Uda hemen da, AEK ere bai” kanpaina abiatu dugu.

Alde batetik, udako online ikastaroen eskaintza izango dugu, maila guztietan. Beste alde batetik, hainbat euskaltegitan, udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko dira. Hiru aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza eta jardun bikoa. Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira AEKren euskaltegietan. Informatzeko nahiz matrikulatzeko, egokiena da hurbilen dagoen euskaltegira jotzea, AEKren webguneko  Non gaude? atalean begiratzea edo telefonoz deitzea: 673 200 100 · 946 464 000

Azkenik, aurten, egora ikusita, barnetegiak bertan behera uztea hobetsi dugu.

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.