2018-11-13 11:41

HABEk eta AEK-k Primeran B1 material didaktikoa plazaratu dute. Elementu hauek osatzen dute:

  • Ikaslearen liburua. Ikasleak ikasgelan burutu beharko dituen jarduera nagusiak egiteko materiala.
  • Ikaslearen lan-koadernoa. Ikasgelan burutzeko jarduera osagarrien zerrenda eta materialak.
  • Irakaslearen liburua. Irakaslearen gida.
  • Ikus-entzunezkoen DVDa.
  • Lan koaderno digitala. Klaseko programazioaren online osagarria

ELKAR liburu-dendetan salgai, eta, orain, www.aek.eus gunean erosiz gero, BEHERAPEN-ESKAINTZA BEREZIA. Hona hemen:

Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa + DVDa: %25 merkeago, ale bakoitzeko, 5 ale baino gehiago erosiz gero Irakaslearen liburua: %25 merkeago

EROSI HEMEN AZAROAREN 22A BAINO LEHEN.

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.