2019-01-16 14:28

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. 21. KORRIKAren ibilbidea ezagutzeko aukera duzue.

Noiz pasatuko da KORRIKA nire herritik?

Era berean, familian, elkartean, lagunartean...kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko.  Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasi da.

ARABA: 946 464 000 // araba@korrika.eus   
BIZKAIA 946 464 000 // bizkaia@korrika.eus
GIPUZKOA: 946 464 000 // gipuzkoa@korrika.eus   
IPARRALDEA: 05 59 25 76 09 // iparraldea@korrika.eus
NAFARROA: 946 464 000 // nafarroa@korrika.eus

Laster bidera aterako gara, mundura aterako gara, herriz herri igaroko gara. Martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA, pausuz pausu, gure erritmora!

Korrika ibilbidea (herriz herri)

Korrika ibilbidea (irudia)

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.