2018-04-30 07:40

... giro ezinhobea larunbatean (apirilak 28) Esaera Zaharren Sopelako Txapelketan!

Bertsoak entzun eta zein esaerari dagozkion asmatzen ahalegindu behar ziren Esaera Zaherren Txapelketako parte-hartzaileek. Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolarenak izan ziren; arratsaldean, Oihane Enbeita eta Amets Arzallusenak.

Bazkalostean une ederrenetarikoa bizi izan genuen. Izan ere, edizio berezia izan da aurtengoa; 25.ena. Zenbaki borobila! Hori dela eta, AEK-k antolatzaileei eta sortzaileei omenaldi xumea eskaini nahi izan zien: Jose Perez Antsoleaga eta Izaskun Larrazabal  antolatzaileei eta Gabi Basañez eta Josu Landeta sortzaileei. Hastea erraz, irautea zail dio esaerak eta horixe azpimarratu zuen AEKren Koordinatzaile Mertxe Mugikak: zuek -sortzaile, antolatzaile, parte-hartzaileek- ere irautea lortu duzue. Bejondeizuela!

Eskerrik asko parte hartu zenuten lagun guztiei, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariei, Josu eta Gabi sortzaileei, Jose eta Izaskun antolatzaileei, eta nola ez, Aitor Fernandez de Martikorena AEKideari antolakuntzan eta aurkezpen lanetan laguntzeagatik.

Irudian, Mertxe Mugika (AEKren koordinatzailea), Jose Perez, Izaskun Larrazabal, Gabi Basañez eta Josu Landeta antolatzaile eta sortzaileak eta Iñaki Urkijo (AEKren Artezkaritza kidea).

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.