2020-06-16 09:28

AEK-k abian du 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea (eskaintza berezia). Dagoeneko euskaltegiak zabalik daudenez, bertan ere egin daiteke aurrematrikula, webguneko aukeraz gain.

Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango du, besteak beste: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan

Ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten dugu

Datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu, eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dugu berriro.

Gainera, AEKn, hasiak gara plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 · 946 464 000

Atal berria, aek.eus-en

Euskara ikasi nahi? Zalantzaren bat duzu? Adi, adi! Gure webgunean atal berria daukagu. Zuk galdetu, guk erantzun. #euskaraikasinahidut

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.