2021-04-13 11:21

Ikasturte honetan, AEK-k asteburuko barnetegiak antolatu ditu. Hiri-barnetegiak izango dira Iruñean. Hona hemen datak:

B2 eta C1 mailak: 2021eko maiatzak 15-16. B2 eta C1 ahozko azterketa lantzeko hiri barnetegia Iruñean. 80 euro (larunbateko bazkaria barne)

A2 eta B1 mailak: 2021eko maiatzak 29-30. A2.2. mailatik gorako hiri-barnetegia Iruñean (A2.2, B1, B2, C1).  80 euro (larunbateko bazkaria barne)

Informazioa eta izen-ematea: Iruñerriko AEK euskaltegietan · donibane@aek.eus · 948 27 41 60

Asteburuko barnetegiak, euskaltegian praktikatzeko modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu.

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.