2018-05-18 09:10

Euskaraldia ekimenak hizkuntza-ohiturak astintzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen du: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea.

AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, euskara normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan guztiz sinesten duelako.

Horrenbestez, batzordeetan eta antolaketan parte hartzeaz harago, AEKren hizkuntza eta aholkularitza zerbitzu AHIZEk prestakuntza eta dinamizatzaileak ere eskaintzen ditu.

Informazio gehiago webgune honetako Euskaraldia atalean edo nahiago izanez gero, jarri harremanetan gurekin.

AEK
AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu. Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu. Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.