2021-08-29 21:12

TXIBITE ETA SUHILTZAILEEN DEIALDIA

 

Txibite da Nafarroako eremu mistoan alemana baloratu bai eta euskara baloratu ez duen lehendakari bakarra. A zer meritua!

Halaxe egin du suhiltzaileen azkeneko lehiaketan (2021eko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Bertan, zehazten da alemana, frantsesa eta ingelesa Nafarroa guztian baloratuko direla merezimendu gisa, eta euskara, aldiz, eremu euskaldunean bakarrik (I. eranskina, C atala).

Euskararen Foru Dekretu berria ere, baldin legealdi honetan azkenik onesten bada, ildo horretatik joanen omen da, Nafarroako Gobernuak aurreratu duenez.

Berriki, Alesbesko herritar batzuek salatu dute beren herriko eraikin barrokoei buruzko audioak prestatu dituela Udalak, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez bakarrik. Txibite lehendakariak esku hartu beharko du istantean. Ez dute alemanez jarri!

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/199/1

 

Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.