2020-12-10 18:46

NAFARROAN LAGUNDU EUSKARAZKO TELEBISTEI!

 

Duela pare bat hilabete telebista birsintonizatu behar izan genuen, Hamaika TB, ETB3, Xaloa eta Iruindarra ikusten jarraitzeko (aurretik ikusten zen eskualdeetan). Birsintonizatuta ere ikusterik ez baduzu, deitu Administratzaileari edo antena jartzaileari!, ez gelditu euskarazko telebista horiek gabe!

Horrekin batera, izan gogoan telebista guztiek nahi izaten dutela beren kanala aurreneko tokietan sintonizatzea geure telebistetan, horrela gehiago ikusi ohi ditugulako. Beraz, sintonizatu lehenbiziko tokietan euskarazko telebistak; horrela lagundu eginen diezu. Izan ere, haiek, Navarra TVk ez bezala, ez dute Gobernuarengandik 1,3 milioiko laguntzarik jasoko!

Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.