2019-05-15 21:20

IRUÑEKO EUSKARAREN ORDENANTZA, HOBETUA

 

Ez geunden ados Iruñeko Udala onestekotan zen Euskararen Ordenantzarekin, eta, hala, 26 alegazio jarri genizkion. Gure kritika nagusia zen zerbitzu elebiduna eman nahi zuela baina ez zuela neurririk hartzen langileak elebidunak izan zitezen.

Alegazio guztietatik bakarra onartu da, baina eragin zehatza izanen duena: Euskaraz jakitea beharrezkoa ez denean, merezimendu gisa baloratuko da: % 10 jendaurreko lanpostuetan, eta % 5 gainerako lan deialdietan.

Hala, euskararen balorazioari dagokionez, Iruñeko Udala erreferente bihurtuko da eremu mistoan.

Beraz, zorionak Iruñeko Udalari eta lanean segituko dugu Ordenantza zuzen garatu dadin.

 

Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.