2022-12-02 23:26

ETB3-REN ALDEKO PANKARTA, EH BILDUREN MITINAREN ONDOAN

 

Labrit pilotalekuan gaur mitina zuen EH Bilduk. Horrexegatik, haren ondoan pankarta handi bat jarri dugu, Espainiako 2022ko aurrekontuetan hitzartutakoa (ETB3 Nafarroa osoan ikusi ahal izatea) oraindik bete gabe dagoela oroitarazteko.

Akordioak egitea ondo dago, baina gero betetzen ez badira, horietaz ahaztea ez.

Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.