2020-07-05 20:29

BALIORIK BA AL DU PSOE-REN HITZAK?

 

"Nafarroa ez da ez da ez homogeneoa ez uniformea. Buru izanen nauen Gobernua herritar guztientzat izanen da". María Chiviteren hitzak dira, 2019ko abuztuaren 1ekoak. Urtebete pasatu ez dela, Mendigorriko zazpi familia daude ez dakitela zer gertatuko den beren umeen eskola matrikularekin. Nahi dute beren umeek euskaraz ikastea beren herrian, Mendigorrian, eta hori eskatzen dabiltza 2019ko azarotik. Zigor gisa, eta azpijokoz, Nafarroako Gobernuak ez die utzi herrian bertan egiten ez aurre matrikula ez matrikula ere. Familiek Arartekoarengana jo zuten laguntza eske, eta, otsailetik, Arartekoak bost aldiz eskatu dio txostena Nafarroako Gobernuari, erantzunik jaso gabe. "Erantzunak". horixe da Idoia Mendiaren leloa Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako. María Chivite ondoan izan zuen kanpainak, ekainaren 27an. Egun horretan hauxe esan zuen: "Nahi duenak elkarrizketa denekin, elkarrizketa lasaia, elkarbizitza plurala... Idoia Mendia babestu behar du, Euskadiko PSOE babestu behar du". Chivite Nafarroa Garaiko lehendakaria da, eta ez ditu errespetatu Mendigorriko familiak, ez du errespetatu Arartekoaren erakundea, eta ez du errespetatu bere bazkideekin sinatutako programa-akordioa (Geroa Baiko Maria Solanak salatu zuen, Mendigorriko auzi hau zela-eta). Orain, Idoia Mendia kanpainan ari da EAEko lehendakari izateko. Baliorik ba al du PSOEren hitzak?

Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.