2025-12-02 11:50
Urriaren 30ean Antonio Turiel, Antonio Aretxabala eta Carlos Taiborekin antolatu genuen hitzaldiari, «Trantsizio faltsua azaleratuz», ezin hobeto osatzen zaio leku berean (Uliako Lore Mintegiak , Donostia) Zenayda Serrano (El Salvador), Dalila Argueta (Honduras) eta Alexandra Bermudez (Kolonbia) ekintzaile latinoamerikar eta errepresaliatuek eskaini zuten beste hitzaldi hau. Hirurak trantsizio horren izaera kolonialari buruzkoak izan zirelako. Proiektu energetiko eta estraktibisten aurka antolatutako aktibista gisa duten ezagutzari, hirurek jasan duten errepresioa gehitzen zaio, eta, beraz, ustezko trantsizio horren izaera kriminala ere agerian geratzen da. Bistakoa denez, horrekin guztiarekin batera, hirurak emakumeak dira, eta beste epiteto bat gehitzen diogu trantsizio horri. Horregatik guztiagatik, transkribatzea beharrezkotzat jo dugu.
Entzun hemen «Trantsizio ekologiko koloniala (Erein autonomiatik )» hitzaldia.

Hitzaldia urriaren 9an antolatu zuen Donostialdeko Kinka sare autonomoak.

  • Zenayda Serrano: Ingurumen-abokatua erbestean (El Salvador)
  • Dalila Argueta: Lurraldearen eta eskubideen defendatzailea (Honduras)
  • Alexandra Bermudez: Herrien Kongresuko kidea (Kolonbia)

Jarraitu irakurtzen.


A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.