2022-07-18 15:54

NATOk Madrilen egin zuen Goi Bileran (ekainak 28-30) eta atzo webgun honetako kolaboratzaile batek gu ustegabean hartu ta gero, Montenegroko lagunek Sinjajevinako mendiko larreen egoerari buruzko artikulu hau partekatu digute. Ekosistema hau NATOren maniobretarako tiro-parke bihurtu zen 2019an – EBk Eskualdeko Parke izendatzea gomendatu eta urte batzuk eta gero! Esan behar dugu Euskal Herritik erabat identifikatuta sentitzen garela borroka honekin, bertako jendea baita, hain zuzen ere, bere lurraldea, erabilera, kultura eta ekonomia aldarrikatzen dituena, eta, hain zuzen ere, gobernua eta NATO dira, eragile arrotzek, desio horiek zapaltzen dituztenak. Izan ere, erreferendum bat eskatu zuten eta ukatu egin zitzaien!!! Bai, esan bezala, kointzidentziak asko dira!!

Begi-bistakoena Bardeetako tiro eremuarekiko paralelismoa da, NATOk ere erabiltzen duena. Bardearen kasuan, beste kointzidentzia bat artzaintzarako duen erabilera da, eta Sinjajevinak transhumantzian duen garrantzi handia. Bardeako tiro-poligonoaz gain, Jaizkibelgoa bezalako beste batzuk ere pairatzen ditugu hemen. Hemen berresten dugu militarismoa salatzen dugula, ingurumen- eta klima-inpaktuen erantzule handia delako, batez ere praktikekin eta ariketekin. Artikulu hau ere NATO bere jarduera areagotzen ari den une honetan dator. Gatazka berri honetan ere erantzukizun handia du, Carlos Taibok hemen Euskal Herrian hainbat erakundek (*) antolatzen dugun hitzaldi batean azaldu zigun bezala (hitzaldi osoa hemen entzungai). Ikuspuntu horretatik ere interesgarria da Montenegron gertatzen dena bertatik bertara ezagutzea, NATOren eta Europako armaden zentzugabekeriei buruz dugun ikuspegia zabaltzeko. Euskal Herriak NATOri ezetz esan ziolako 1986an eta horri eusten diogulako.

Exerzitoek ere garbiketa berdean aritzen dira Sinjajevinan: haien jarduerekin kutsatu eta suntsitu, eta gero pinutxu bat landatu.

 
Izan ere, egileek ondo azaldu digutenez, gatazka sozio-ekologiko honek ere gaur egungo gerrak Ukrainan eragin dituen osagai berberak ditu. Euskal Herritik ere Estatuaren eta NATOko armaden gehiegikeriekin identifikatzen gara kasu honetan komunalak zapalduz. Herri horien eskaerekin bat egiten dugu, harmonikoki biziz eta ekonomia benetan jasangarria eginez, burugabekeria kapitalisten aurrean, beren ekonomian eta kulturan oztopo berriak gehitzen zaizkiela ikusten baitute oraindik ere. Erabaki militarista horiek arriskuan jartzen ari dira komunalak (katunak), jabetza eta lan sistema horiek ezinbestekoak baitira, eta gure herri askotan hain errotuta baitaude oraindik. Sistema komunalak helburu bat izan beharko luke, eta gure gizarteak helburu horri jarraitu beharko lioke lurraldea hobeto erabiltzeko, indibidualsimoaren eta jabetza pribatuaren aurka. Aitzitik, suntsitu egiten dira, eta jabetza-sistema hori ere kaltetzen da.
 
Horregatik guztigatik, hemendik artikulu hau eta erresistentzia hori eskertu nahi ditugu zubiak ehuntzeko ematen digun aukeragatik. Salba dezagun Sinjajevina!
 
(*) Antolatzaileak: Bake Ekintza Antimilitarista, CNT, Lumaltik.org, Suntsipena edo Matxinada (Extinction Rebellion) eta Centre Delàs, A Planetarekin batera
 
Balkanetako ekologismoz gehiago jakiteko kusi ere «Oportunismo vs. Oportunidad
Reflexiones sobre transición energética y comunidades locales en los Balcanes occidentales» (Néstor Ruiz Center for Environment (CZZS), Banja Luka, BosniaHerzegovina)
 

 

A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.