2022-07-10 17:03

Las Huaytecaseko komunitate maputxeak, El Foyel inguruan (Argentinako administraziopeko Wallmapu), kanporatzeko saiakera berri bat gainditzea lortu zuen uztailaren 7an epaitegietan. Antzinako lurraldea izateaz gain, bertan egoteko eskubidea dute, eta, gainera, pinu-monolaborantzen aurrerapenaren mehatxupean daude. Izan ere, bere izena Guaitecas-eko altzifretik dator (Pilgerodendron uviferum). Bertako espeziea da, eta, besteak beste, egur-monolaboreen prliferazioak mehatxatzen du. Izan ere, Huaytecaseko Lof-ek (komunitateak) bere antzinako lurraldean bizitzeko eskubidea dauka, horretaz gain ekosistemak eta biodibertsitatea kontserbatzen lagun dezakeen bakarra dela erakutsi baitu. Komunitate honen garaipen berri honetan bere ospakizunekin bat egiten dugu eta baso-soiltzearen, basamortutzearen, larrialdi klimatikoaren eta biodibertsitatearen aurka borrokatzen duen Planeta honetara zabaltzen dugu albiste pozgarri hau. Eskerrik asko Lof Las Huaytecas-i aurre egiteagatik. Marichiwew!!!! EZ DIRA PASAKO!

(Jarraitu irakurtzen)

A Planeta, B Planeta ez dagolako - Planetan zehar honen alde ari dira/gara - bertako borrokak eta egoera guztiak kontuan hartu behar ditugu Planetaren alde ekiteko. Horregatik, saretu eta informazioa hedatu.