Nuklearra
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel Fraga Espainiako Turismo ministroaren bainu eta guzti. Engainu hutsa. Palomareskoa adibide bat besterik ez da, nuklearrekin zerikusia duten beste hamaika istripu, gertaera eta baieztapenek antzeko ezaugarriak izan baitituzte historian zehar. Nuklearrena sekretismoan, engainuan eta gezurrean oinarrituriko historia bat izan da gaur arte.
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein eskuin. Lecorneren iragan politikoak, ingurumen aktibisten kontrako eta ideia kontserbadoreen aldeko bide zabal bat marrazten du.
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia atzeratzeko.
Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren  beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra. Giza-zibilizazioaren arriskurik handienaz dokumentalez bezala fikzioz ari diren filmak.
1979ko ekainaren 3an hil zuen guardia zibil batek tiroz Gladys del Estal ekintzaile ekologista Tuteran, bilkura bakezale batean zela. Gaur, osteguna, Tuteran bertan omenaldia eskainiko dio Bardea Libre plataformak; eta larunbatean, Donostian gogoratuko dute Eguzki eta Gladys Gogoan taldeek.
Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Ofizialki, baldintza meteorologikoei esker hodei atomikoek ez zuten ia kontaminaziorik ondorioztatu; baina estatuaren gezurrak alde batera utzirik, lurralde hauetako kasik guztiak ziren irradiatuak izan. Frantziak ahanzturan nahi lituzkeen gertakizun horiei buruzko egiak azaleratu berri dituzte Mururoa Files ikerketa lan mamitsuak zein ACRO elkarteak.
Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.
Ekainaren 3an, 40 urte beteko dira Gladys del Estal erail zutenetik. Jendetsua izan da bizikleta martxa, eta baita ere parkeko omenaldia.
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter hartan, festa baketsu bat tragedia bihurtarazteko?
Gladys Gogoan ekimenak, Kalapie elkarteak eta Eguzkik bizikleta martxa egingo dute Donostian ekainaren 1ean, militante ekologista hil zutela 40 urte betetzen direnean. Horrez gain, egitarau zabala antolatu dute, Donostian, Iruñean eta Tuteran.
Environmentalist Gladys Del Estal was killed by a member of the Civil Guard at an anti-nuclear festival in 1979. The officer was sentenced to 18 months in prison, but shortly afterwards before serving his sentence he was awarded a medal. Del Estal has become a symbol of environmentalism, and her death an example of impunity.
Justiziarik ezak elikatzen du oroimena. Zenbat eta injustuagoak izan zauriak orduan eta gehiago gogoratzen ditugu eta daramatzagu bihotzean haiek jasan zituztenak. Gladys Del Estalekin antzeko zerbait gertatzen zaigu, lehen minututik sumatu baitzuten herritarrek heriotza bidegabe baten aurrean zeudela, heriotza bidezkorik existitzen bada. 1979ko ekainaren 3an hil zuen guardia zibil baten subfusilak ekintzaile ekologista Tuteran, bilkura bakezale batean zela, eta hilketa horrek piztu zuen erreakzioa nekez ahaztuko dute askok: greba orokorrak geldiarazi zuen Euskal Herria, eltze antinuklearrak gainezka egiteraino. Biografia honetarako, bera ezagutu zuten lagunekin hitz egin dugu, arakatu ditugu orduko dokumentuak, hemeroteka, buletinak, aktak, mezuak... eta argitara ekarri ditugu ezezagunak ziren datuak.
Berrogei urte hauetan inpunitatearen itzala gailendu zaio egunsentiari, Gladys hil zuen agenteak ez baitu egindakoagatik ordaindu, bai dominak jaso. Bertsio ofizialaren tindu beltzak orbandu du kontakizuna. Baina... ez ez ez! Hura ez zen zorigaiztoko istripua izan, urte haietan gure bazterrak ke-botez eta berunez josi zituen errepresio kalkulatu baten ondorioa baizik. Eta Gladys ez zegoen Ebroko zubi hartan kasualitatez, bere konpromiso eta izaerak eraman zuen haraino.
Kementasunaren adibide da Linda Burney (1957). Ama zuria eta aita aborigena zituen eta zurien landa-herri txiki batean jaio zen, Australian beltzak eta zuriak nahastea debekaturik zegoen garaian. Politikari eskaini dio bizitza eta bi aldiz egin du historia: 2003an, Hegoaldeko Gales Berriko Gobernuko lehen parlamentari aborigena izatea lortu zuenean, eta 2016an, Australiako Parlamentuko lehen emakume aborigen bihurtu zenean.
Ez zaie jaramonik egin behar Ipar Koreako diktadura barregarri uzten duten irudiei: herrialde txikiaren eta munduko potentzia nagusiaren arteko tirabirak 2017ko udan mundua eraman dute krisi atomiko larri baten ateetaraino. 1962an Kubako misilen krisian AEBek eta Sobietar Batasunak gerra atomikoa ia piztu zutenetik ez omen da hain egora arriskutsua bizi izan. Udazkena iristear, ez da ikusten nola baretu Ekialde urruneko sute arriskutsua.