Nagorno Karabakh
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak hiltzea, kalte fisiko edo mental larriak eragitea, taldea suntsitzeko helburua zuten bizi-baldintzak ezartzea, jaiotzak eragoztea eta haurrak taldetik kanpo indarrez eramatea” izan daitezke. Garbiketa etnikoa, hau... [+]
Harrituta begiratzen diogu Kaukasoko puzzle konplikatuan gertatzen ari den exodo berriari. Nagorno Karabakheko armeniar ia guztiek –120.000 lagun– ihes egin dute Azerbaijanen azken erasoaren ostean. Hustuketa etniko bat. Baina, duela bederatzi hilabete Armeniarekin zuten zilborreste bakarra, Natxingo pasabidea itxi eta hango herritarrak ezer gabe irautera kondenatu bitartean, nora begira egon gara?
Azerbaijanek Kaukasoko herrialde armeniar txikiaren kontra erasoa jo eta astebetera sinatu du estatuko erakunde guztien desegitea Samvel Shahramanyan presidenteak. 2024ko urtarriletik aurrera Nagorno Karabakh ez da existituko beraz. Jadanik hango populazioaren erdiak ihes egin du, azerbaijandarren errepresioaren beldur.
Azerbaijanek erasoa jo eta hogeita lau orduren buruan hartu du Nagorno Karabakheko kontrola, hango agintariek "desegitea eta erabateko desarmatzea" onartu ondoren, bere esanetan. Armeniarrek herrialdetik ihes egiteko pasabide seguruak irekitzea eskatzen dute eta ehundaka lagun babestu dira Stepanakert hiriburuko aireportuan.
"Terrorismoaren aurkako" operazio militar bat dela esan du Azerbajaingo Defentsa Ministerioak, eta Armeniako arartekoaren arabera jadanik hogeitabost lagun hil dituzte azerbaijandar armadaren bonbek. Nagorno Karabakheko armeniarrek gutxienez bederatzi hilabete daramatzate blokeo egoeran, Armeniarekin pasabide nagusia itxita baitauka Azerbaijango Gobernuak. Bi aldeak su-eten bat hitzartzen ari dira azken orduetan, hainbat iturriren arabera.
Armeniako Gobernuak bake akordiorako proposamenak egin dizkio Azerbaijangoari, Nagorno Karabakheko egoera hobetzea helburu. Proposamen horietan dago lurraldeko komunikazioa hobetzea, eta horixe bera eskatu dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere Azerbaijani.
Hona hemen Shosh, Karabakh Garaia (armenieraz, Artsakh) eskualdeko herria, gaur egun armeniarren eta azerbaijandarren arteko muga berrian kokatuta. Bertako herritarrek etsaiaren mugimenduak begi-bistan dauzkate balkoietara ateraz gero. Duela urtebete hasi zen gerran galdutakoaren oroigarri gordina.
Bakuko aireportu nagusiak Heydar Aliyev du izena, herrialdeko hainbat eskola, lantegi edota eraikin publikok bezala. KGBko lidergoan urte mordoa eman eta gero, Heydar Azerbaijan independentearen lehen presidentea izan zen, 2003an hil zen arte. "Kleptokrazia" deitu ohi zaio bere aginteari; antza, Kaukasoko herrialde honek ustelkeriaren markak hautsi zituen hamar urte horietan.
Heydar ez, Ilham bere semea da orain presidentea, eta ongi-etorria ematen dit terminaleko sarreran zintzilik dagoen... [+]
EHUko irakasle Asier Blasen hitzaldia egungo "borroka geopolitikoei buruz espazio post-sobietarrean".
Astearte gauerdian ezarriko da indarrean Armenia, Azerbaijan eta eta Errusiak bezperan adostutako bake ituna. Honen arabera, gerra diren bi herrialdeetako armaden arteko banaketa lerroa une honetan fronteak markatzen duen horretan finkatuko da, segurtasun korridore bat ezarriko da Errusiako federazioko militarrek zainduko dutena, bi aldeetako bakoitzak preso, zauritu eta hildakoen gorpuak beste aldeari entregatuko dizkio eta gerratik ihesi joandako herritarren itzulera antolatuko dute Nazio Batuek horretarako daukaten batzorde bereziaren zaintzapean.
Iraila amaieran berriz ere infernuko ateak ireki dira Karabakh Garaian. Azerbaijango eta Artsakh Errepublikako indar armatuen (Armeniaren laguntzarekin) arteko talka bi bandoetako hildako kopurua puzten ari da egunetik egunera. Gatazkaren iturburua ez da atzo goizekoa eta geopolitikaren xake taulak pisu handia du.
Duela bi aste berpiztu da gatazka, Armenia Azerbaijanen artean. Gerlaren erdigunean Karabakh Garaia, eta honen kontrola hartzeko helburua; bonbardaketen erdian direlarik herritarrak.
Sobietar Batasunaren desagerpenak ekarritako lehen gatazka nazionaltzat hartzen dena, konponbiderik gabe jarraitzen du 20 urteren bueltan. Karabaj Garaiko -armenieraz Artsaj- gatazkaz ari gara; Gehiengo armeniarra duen eskualdeak, Azerbaijango Errepublikatik independentzia aldarrikatu zuen 1988an eta 25.000 hildako eragin zuen guda krudel baten ostean, nazioarteko aitorpenik gabeko estatu «de fakto» independientean bilakatu zen 1994ean.
Kaukasotik laugarren bidaia da honako hau eta milaka kilometro egin ditut hemengo errepideetatik honezkero. Karretera txarrena Georgian tokatu zitzaidan, Zugdiditik Svanetiko eskualdera igotzen den 100 kilometroko "tortura" hura. Onena, aldiz, honako hau duzue, Armenia eta Nagorno Karabakh lotzen duen pasabidea, hain juxtu. Jerevandik hona 6 orduko bidaia da: triki-traka amaigabe bat, autobusaren motelgailuen garrasiek pentsatzen apenas uzten dizutelarik.
Inork aitortzen ez duen herrialdea da Nagorno Karabakh, Asia eta Europako mugek talka egiten duten tokian. Azerbaijandik banatu eta azeri populazio osoa kanporatua izan zen jarraian. Egun, armeniarrak baino ez dira bizi bertan.
Konflikto batzuek berehalako arreta jasotzen dute. Beste batzuk, ordea, itzalpean gelditzen dira, itxurazko bakearen aitzakian. Azken hauei biolentzia berpiztean baino ez zaie erreparatzen, jada beranduegi denean. Zipre baino ezegonkorragoa eta Palestina baino askoz ere ezezagunagoa, Nagorno Karabakheko konfliktoak bizirik dirau Kaukasoko mendietan, Armenia eta Azerbaijan artean, Asia eta Europako mugek talka egiten duten lur zatian.
Kaukaso eskualdeko konplexutasunaren eredu garbia dugu Azerbaijan. Nagorno Karabajekoa du arazorik nagusienetakoa, 1993n lurralde hau armeniarrek okupatu zutenez geroztik. Hau dela eta, bi herrialdeen artean gerra deklaraturik dago.
Kontrako adibidea Najichevango azeri enklabea dugu -Aliyevtarrak hemengoak dira-. Herrialde nagusitik kanpo gelditu da, Armenia eta Iran artean isolaturik. Bakutik egunero doan hegazkinak soilik lotzen ditu bi eskualdeak.
Hegoaldeko bizilagunarekin... [+]