solasaldia
Maialen Lujanbio eta Harkaitz Cano (Abesoj Aidnanoirras – 35 urte idazten)
2015-03-30
Maialen Lujanbio eta Harkaitz Cano (Abesoj Aidnanoirras – 35 urte idazten)

Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Harkaitz Cano idazlearen solasaldia Bilbo Zaharra euskaltegian.

MAIALEN LUJANBIO:

Hernanin jaioa 1976ean.

Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu ere egin izan ditu: Ornitorrinkus, Txori Mugalariak… Maialen Lujanbiok bertsogintzako goren mailara iristea lortu du, 2009ko Txapelketa Nagusiko txapela eskuratuz. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, eta zenbait musika-taldeentzako letrak idatzi ere bai, kartelgile, gidoilari,…  Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat.

HARKAITZ CANO

Lasarten jaioa 1975ean.

Zuzenbidean lizentziatua. Lubaki Bandaren sortzaileetako bat. Euskal Herriko hainbat egunkaritan ez ezik irrati eta telebistan kolaboratzen du. Literatur genero guztiak landu ditu: ipuinak, eleberria, poesia, narrazioa, nobela, gidoia, kronika, saiakera, haur eta gazte literatura… bai eta itzulpenak ere. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005ean eta 2012an, eleberri sailean, eta 2014an, Haur eta Gazte literaturan.

Erlazionatutako bideoak
solasaldi gehiago