solasaldia
Independentziarako estrategiak
1. zatia: Independentziarako estrategiak (Laburpena)
2012-02-27
Independentziarako estrategiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, eta ez dugu ongi definitutako proiektu baterakoi bat aurkitzen. Eztabaida honetan, linea ofiziala ordezkatzen duten EAJ-PNV eta Amaiureko ordezkari bana kritikoak diren bi hizlarirekin bildu dituzte Kontran, Euskal Herriaren independentziari begira nola lan egin hausnartzeko.

Partehartzaileak:

Joseba Ariznabarreta, Orreaga Iritzi Taldeko kidea.

Pako Aristi, Idazlea eta irakaslea.

Joseba Permach, Ezker abertzaleko kidea.

Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJko euskolegebiltzarkidea. Zumaiako alkate ohia.

Moderatzailea: 

Nerea Alias.

Ekoizpena:

Erlazionatutako bideoak
solasaldi gehiago