Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Elkanori bira: bazterketarik gabeko historia, kultura eta etorkizunaren alde
2021-05-14

Elkanori Bira herri ekimena Getaria inguruko hainbat internazionalistak, historialarik, idazlek eta kazetarik sustatutako ekimena da, 2019ko uztailean sortua, ehun bat herri mugimendu eta eragileren babesarekin. Elkanoren eta historia eurozentristaren inguruan hausnarketa bultzatzeko asmoa du, orain arte historia ofizialak isilarazitakoak lehen lerrora ekartzeko: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak.

Axier Lopez Elkanori Bira herri ekimeneko kide eta ARGIAko kazetariak azaldu dizkio Hamaika Telebistari ekimen horren nondik norakoak Iruñean.

Bideo hau Hamaika Telebistak argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.