Erreproduzitu bideoa
solasaldia
EAJ vs. EH Bildu
1. zatia: EAJ vs. EH Bildu (Laburpena)
2012-10-11

PPk PSOErekin zuen ituna hautsitzat eman ostean, Patxi Lopez Lehendakariak hauteskunde aurreratuak deitu zituen urriaren 21erako Euskal Autonomia Erkidegoan. Inkesta guztien arabera EAJk eta EH Bilduk lortuko dituzte eserleku gehien, alde handiarekin gainera.

Egoera aproposa dirudi abertzaleek indarrak batu eta herri honek dituen bi arazo nagusiei heltzeko: Batetik, murgilduta gauden egoera ekonomiko latzgarri honi buelta ematea eta bestetik, subiranotasuna egikaritzea.

Hala ere, egingo al dute paktua EAJk eta EH Bilduk? Galdera honi eta beste askori erantzuteko 4 analista politiko ekarri ditugu Kontrara eta hauteskunde hauetan jokoan dagoenari buruz aritu gara.

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa.

Partehartzaileak:

Tatiana Gonzalez, abokatua eta solaskidea ETBn.

Jose Ramon Beloki, kazetaria eta EAJko diputatu ohia Madrilgo Kongresuan.

Iñaki Iriondo, Gara egunkariko kazetaria.

Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.

Moderatzailea: 

Nerea Alias.

Ekoizpena: