Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Joxe Azurmendi (Abesoj Aidnanoirras – 35 urte idazten)
2015-05-07

Joxe Azurmendiren hitzaldia Bilbo Zaharra euskaltegian.(2015-03-05)

Joxe Azurmendi
Zegaman jaioa 1941ean.

Euskal idazle, filosofo, entsailaria eta poeta. Etika, politika, hizkuntzaren filosofia, teknika, euskal literatura eta filosofia orokorrean izan dira gai bere artikulu eta liburuetan. Jakin irakurgaiak argitaletxearen zuzendaria izan zen, bere zuzendaritzapean 40 liburu baino gehiago argitaratuz. Aldi berean, Klasikoak argitaletxearekin elkarlanean, hainbat obra filosofikoen itzulpenean aritu da. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzailetako bat. Gaur egun, Filosofia Modernoan katedratikoa eta EHUn irakaslea da. 2010ean, Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzale izendatu zuen. Askoren aburuz, Joxe Azurmendi euskal jakitun eta pentsalari oparoenetarikoa da.