Gaur klipaz hitz egin digu nagore Irazustabarrenak; paperak eusteko erabiltzen den alanbre kiribil horretaz. Objektu sinplea da, oso praktikoa, eta aro digitalean oraindik erabilgarria. Baina ez dugu kliparen erabileretan sakondu, dagokiguna egin eta begirada historikotik begiratu diogu objektuari, eta hara non, klipak eta naziak gurutzatu zaizkigun. 

Honako abestiak erabili ditugu aste honetan:

Nirvana - 'Polly'

 

Keia - 'Ez zara zu'

 

Daddy Yankee - 'Gasolina'

 

Catsons - 'Tourist go home'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.